Tolosako Udalaren ordezkariek eta merkatariek hainbat bilera egin eta gero, merkatariek, 1981ean, elkarte berri bat sortzea erabaki zuten: "IGARONDO" TOLOSAKO MERKATARIEN ELKARTEA

Elkarte honen barruan, urtetan, URDIÑAK taldea egon zen, bazkideetako batzuek osatua, eta aldian-aldian sustapenak egiten zituzten beren bezeroen artean.

2000. urteaz geroztik, IGARONDOko Zuzendaritza Batzordeak beste bultzada bat eman dio Elkarteari ekimen batzuen bitartez.

 
 
 
 

IGARONDOren helburuak:

· Tolosako merkataritza-jarduera bultzatu eta garatu.
· Elkarteko denda kopuruak gora egin dezan ahalegindu.
· Prestakuntza-plan bat garatu, hitzaldi eta ikastaroen bitartez.
· Publizitate kanpainak eta merkataritza-sustapenak garatu.
· Tolosaren alde lanean diharduten kirol, kultur,… taldeekin lankidetza.
· Hainbat batzordeetan lan egin, herriko bizitzarekin zerikusia duten gaietan Udalak hartzen dituen erabakietan parte hartzeko.
· Erakunde ofizialetako ordezkariekin harremanak izan, besteak beste, Merkataritza Ganberarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin.
· Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Industria Departamentuak Merkataritzari Laguntza Teknikoa emateko dituen Kabineteen doako zerbitzua eskaini merkatariei.
· Gipuzkoako beste merkataritza-elkarteekin harremanak izan.
· DENDARTEAN Gipuzkoako Merkatarien Elkartean parte hartze aktiboa izan. Gipuzkoako 3.000 denda ordezkatzen ditu eta gure Elkartea ere partaide da.