| |
 |
|
MERKATARITZA GIROTZE ETA PROMOZIORAKO JARDUERAK |
| |
EROSO EROSI, TOLOSAN NOSKI |
 |
Slogan
honekin Tolosako Merkataritza Foroak, IGARONDO Tolosako Merkatarien
Elkarteaz gain, ALDE ZAHARRA-DENDAK Merkatarien Elkartea, Tolosako
Udala, TOLOSALDEA GARATZEN Garapen Agentzia, Gipuzkoako Bazkundea
eta Merkataritzarako Aholkularitza Teknikorako Bulegoaz osaturik
dagoen entitateak, Tolosako elkartekide diren merkatari guztientzat
promozio kanpaina jarri du martxan, hilabetea iraungo duelarik,
2008ko urriaren 25-etik azaroaren 24-era arte.
Kanpaina honen bidez Tolosako elkartekide diren denden bezeroei
250 erosketetarako karro esklusiboak oparituko zaizkie. Horretarako,
dendariek bere bezeroen artean “Harraskatu eta Irabazi” motatako
txartelak banatuko dituzte.
250 txartel erosketetarako karro batekin sarituak izango dira.
Karro hauek Emaús enpresak birziklatutako materialarekin
eginak izango dira, publizitate kanpainetan erabilitako olanekin,
hain zuzen ere, eta Alde Zaharreko txoko baten argazki serigrafiatua
edukiko dute. Saridunak ez diren txarteletan bezeroek bere datuak
idatzi eta dendetan egongo diren kutxetan sartu ahal izango dituzte,
kanpainaren bukaeran 2008ko abenduaren 5, 6, 7 eta 8an
ospatuko den Tolosako Txuletoi Feriara joateko 24 sarrera (12
bikote) banatzeko egingo den zozketan parte hartu ahal izateko.
Kanpaina honen helburua Tolosako merkataritza jarduera sustatzea
da, Emaús-ekin elkarlanean, hau, gizarte eta lan munduan
bazterturik dauden pertsonak sartzeko lana egiten duen irabazi-asmorik
gabeko enpresa izanik. Gainera, erosketetarako karroaren erabilera
sustatu egin nahi da, plastikozko poltsen neurrigabeko erabilera
murrizteko eta materialen birziklapenarekin ingurumena babesteko. |
| |
| |
STOCK
AZOKA edo "FACTORING" |
 |
Egunak: 2008ko urriaren 11 eta 12an.
Tokia: Tolosako Beotibar Frontoia.
Ordutegia:
10:00-tatik 20:00-tara (larunbatean) eta 10:00-tatik 18:00-tara (igandean).
Sarrera: doan.
Lehenengo aldian ekitaldi honek izan zuen arrakasta ikusi eta
gero, IGARONDO Elkarteak honelako ekitaldia berriro Tolosan antolatzea
erabaki zuen.
Azoka honetan lehen markako eta kalitateko artikuluak saldu ziren,
bai denboraldi bukaerakoak edo aurreko denboraldikoak, “mauka” prezioan.
Egun hauetan Beotibarrera gerturatu zirenek stand-etan moda, oinetako,
osagarri, umeen arropa, barne arropa eta kiroletako sektoreko dendak
aurkitu ahal izan zituzten, hala nola, POTTOKO, KANIKAK, TOP & TOP,
MUGAR, PASABAN, ARALAR KIROLAK, RONCAL, POXPOLIN UMEEN ARROPA,
TXALO-TXALO, K.A. INTERNACIONAL, OSKI, OSKI GAZTEA, TANTAI, V.P.
TAPICERÍA, TTIPI-TTAPA eta ALDA/MAITERIK.
Denek, ROXY, QUICKSILVER, KENZO, FLUXÁ, CALVIN KLEIN, REEF,
CARHATT, DKNY, GIULIO, BOREAL eta NORT FACE bezalako marka ezaguneko
artikuluak eskaini zituzten, benetan prezio txikitan.
Azoka honen helburuak hauek ziren:
- Parte hartzen duten denden biltegiak hustu.
- Tolosako merkataritzari aurrera jarraitzen laguntzen dioten
bezeroei artikulu hauek benetan prezio baxuan eskaini.
- Tolosaldeako nahiz beste eskualdeko bezeroak Tolosako merkataritzara
erakarri.
|
| |
| |
2008-ko SAN JOANETAKO KANPAINA |
 |
Tolosako festak direla eta, IGARONDO Tolosako Merkatarien Elkarteak beste promozio bat antolatu du “San Joaneko Kanpaina” izenarekin, elkarteko denden bezeroen artean 1.200,00 € zozketatzeko helburuarekin. Horretarako, 600,00 €-ko erosketa-txeke bat eta 300,00 €-ko bi erosketa-txeke banatu dira.
Zozketaren baldintzak honako hauek izan dira:
- 2008-ko ekainaren 2an hasi da promozio hau eta ekainaren 20ra bitartean iraun du, eta epe horretan, elkarteko kide diren establezimenduek bere bezeroei txartel bana eman diete erosketa bat egiten zuten bakoitzean.
- Bezeroak, bere izena, herria eta telefonoa idatzi behar zituen txartelan eta dendan aurkitu duen postontzi berezian utzi.
- Ekainaren 23an sarien zozketa egin da, kide diren denda guztietan bildutako txartelen artean hiru aukeratuz.
Pertsona saridunek hauek izan dira: ANDREA ETXEBESTE, Tolosakoa, 600,00 €-ko txekearen irabazlea izan da MIKEL IZAGUIRRE PELUQUEROS-en eman zioten txartelari esker. Tolosako AMAIA GARCÍA DE ITURROSPE-k eta UNAI ARRIETA-k, berriz, 300,00 €-ko txeke bana irabazi dute ECEIZA GOZOTEGIA-n eta SHANTI KIROLAK-en, hurrenez hurren, bete zituzten txartelei esker. Orain, erosketa-txeke hauek beraiek nahi duten elkarteko dendetan gasta ahal izango dituzte.


 |
| |
| |
2007-ko GABONETAKO KANPAINIA |
| |
2007-ko Gabonetako Kanpainan, IGARONDO Merkatarien Elkarteak honako ekintzak eraman ditu aurrera:
· OLENTZERO:
Tolosako Olentzero Puzgarria, musikariak lagunduta, Tolosako kaleetan ibili da eta bera agurtzera gerturatzen diren haurrei puxikak, ipuinak, etabar banatu dizkie.
· APAINGARRIA:
Beste urteetan egin den bezala, elkarteko kide diren dendek beren establezimenduetako kanpoaldean gabonetako zuhaitza jarri dute, behar den bezala apainduta, herriko kaleetan gabonetako giro berezi hori lortzen laguntzeko.
· LOTERIAKO PARTAIDETZAK OPARITU:
IGARONDO Tolosako Merkatarien Elkartea bere kide diren establezimenduetako bezeroak saritzeko lanean jarraitzen du.
Gabonetako jaiak zirela eta, hilabetea iraun duen merkatal promozio berri bat jarri zuen martxan.
IGARONDO Elkarteko kide diren zenbait dendek bere establezimenduetan erosketak egiten zituzten bezeroei Gabonetako Loteriako 36.077 zenbakiko partaidetzak oparitu dizkie.
Era horretan, pertsona batek bere erosketak denda hauetan egin baditu, partaidetza sorta bat bildu ahal izan du.
2007ko abenduaren 22an egin zen zozketan zenbaki hori sariduna suertatu zen, txarteleko balioa bider 5-eko sariarekin.
Beraz, 2008ko urtarrilaren 2-tik martxoaren 22ra arte, txartel hauek dituzten bezeroek oparitu zizkieten dendetara eraman ditzakete eta horien truke sariaren zenbatekoa ordainduko diete. |
 |
| |
| |
2007-ko SAN JOAN SASKI EDERRA |


|
San Joan jaiak zirela eta, IGARONDO Tolosako Merkatarien Elkarteak promozio berri bat jarri zuen martxan, 3.000,00 €-ko balioa duen Saski Eder baten zozketa, hain zuzen ere. Saski honen edukia elkarteko bi dendetan egon zen ikusgai.
Horretarako, elkarteko kide diren denden bezeroen artean 100.000 txartel banatu ziren.
Promozio hau 2007-ko maiatzaren 21-ean hasi eta ekainaren 22-an bukatu zen, egun honetan O.N.C.E.-ren zozketan ateratako zenbakia duen txartelaren jabea izango baitzen IGARONDO-ko SASKI EDERRA-ren irabazlea.
Txartel sariduna 22.708 zenbakia zuena zen.
ARALAR KIROLAK dendan banatutako txartel sariduna zuen pertsona, eta beraz, San Joanetako Saski preziatuaren irabazlea, Tolosako Patxi Amantegui izan da. Honek, saria IGARONDO Elkarteko lehendakaria den Anate Iturralderen eskutik jaso zuen.
SAN JUAN SASKI EDERRAREN EDUKIA
- Piaggio ZIP 50 motor matrikulatua (Kaskoa eta giltzarrapoa barne)
- LCD 32’’ LG Telebista
- Philips DVD irakurtzailea
- Kotxerako DVD eramangarria.
- MP 4
- Express Kafe makina
- Janariak erretzeko plantxa
- Urzante 3 l. Olio bonbila
- Modena-ko ozpina
- Getariako Hegaluzea (2 frasko)
- Getariako antxoak (2 frasko)
- Tolosako kilo bat Babarrun
- Martiko konfit lata bat.
- Ibarrako piperrak (2 frasko)
- Navarrico Alkatxofa (2 frasko)
- Navarrico Menestra (2 frasko)
- Gutarra kardua (2 frasko)
- Navarrico melokotoia (2 frasko)
- Uztarri onddoak (2 frasko)
- Lodosana piparrak (2 frasko)
- Gran Bouquet olibak (2 frasko)
- Foie Katealde Foie (2 lata)
- Vela 13/16 Nafarroako zainzuriak (2 lata)
- Vela 5/7 Nafarroako zainzuriak (4 lata)
- Juncal Pipar beteak (2 lata)
- Chatka errusiarra (lata bat)
- 3 botila Cava Juve & Camps
- Botila bat Baileys
- Botila bat Patxaran La Navarra
- Botila bat Tío Pepe
- Botila bat Remi Martín
- Botila bat Chivas
- Botila bat Moscatel Ochoa
- 3 botila Rioja Ardoa Ecania Tolosako 750. urteurrena
- 2 botila Txakolí Ameztoy Primus
- Eceiza Etxeko teila eta zigarro kutxa bat
- Eceiza Etxeko txokolatezko zigarroak
- Campos Eliseos bonboi kutxa bat.
- Finesse askotariko gaileta kutxa bat
- 2 Hegoafrikako kokotxa pakete
- 2 Antártida otarrainxka kutxatila
- La Hoguera hezurra kendutako urdaiazpikoa
- Idiazabal ardi gazta.
- Kilo bat solomoa
|
| |
| |
ISIDRO LARRAÑAGA AKORDEOI ORKESTRA-ren KONTZERTUA |
| |
IGARONDO Elkarteak Eguberritako Kontzertua antolatu du Tolosako kaleeak animatzeko asmoarekin. Kontzertu horretan Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestrak gabonetako abestiak joko ditu eta musikarekin festa hauetako giro ederrean sartu ahal izango dugu. Kontzertua 2006ko abenduaren 23an, larunbatarekin, arratsaldeko 19:00-tan ospatuko da Tolosako Zerkausi erabarrituan. |
| |
| |
ANTZERKI LANA |
| |
Oraingoan IGARONDO Elkarteak ekintza berri bat antolatu du, ikustera joaten denari asko gustatuko zaiola jakinda. Batez ere gazteei zuzendutako antzerki lana da, JOXEPI DENDARIA izenburua duena, eta GORRINGO taldeak antzeztuko du datorren abenduaren 16an, arratsaldeko 17.00-tan, Leidor eraberrituan.
Antzezlaneko protagonistetako bat aski ezaguna den Anjel Alkain aktorea izango da.
Sarrera 4,00 € kostako da eta SERVIKUTXA-n edo egun berean Leidorreko lehiatilan erosi ahal izango da. |
| |
| |
2006-eko GABONETAKO KANPAINIA |
| |
2006-eko Gabonetako Kanpainan, IGARONDO Merkatarien Elkarteak honako ekintzak eramango ditu aurrera:
Gure Olentzero Puzgarria, musikariak lagunduta, Tolosako kaleetan ibiliko da eta bera agurtzera gerturatzen diren haurrei puxikak, ipuinak, etabar banatuko dizkie.
Beste urteetan egin den bezala, elkarteko kide diren dendek beren establezimenduetako kanpoaldean gabonetako zuhaitza jarriko dute, behar den bezala apainduta, herriko kaleetan gabonetako giro berezi hori lortzen laguntzeko. |
 |
- 600,00 € eta 300,00 €-ko EROSKETA-TXEKEEN ZOZKETA:
IGARONDO Tolosako Merkatarien Elkarteak beste promozio bat egin du, elkarteko denden bezeroen artean 600,00 €-ko eta 300,00 €-ko erosketa-txekeak zozketatzeko helburuarekin.
Zozketaren baldintzak honako hauek izan dira:
- 2006-eko azaroaren 23an hasi eta abenduaren 23ra bitartean, elkarteko kide diren establezimenduek bere bezeroei txartel bana eman diete erosketa eginten zuten bakoitzean.
- Bezeroak, bere izena, herria eta telefonoa idatzi ditu txartelan eta dendan aurkitu duen postontzi berezian utzi.
- Abenduaren 28an sarien zozketa egin zen bildutako txartelen artean bi aukeratuz. 600,00 €-ko erosketa txekearen irabazlea Tolosako JOSE MIGUEL IMAZ izan da, SAN MIGUEL ARRAINDEGIA-n bete zuelarik bere txartela. 300,00 €-ko erosketa-txekearen irabazlea, berriz, Zizurkilgo PILI KORTAJARENA izan da, LARDIES-en egin zuen erosketagatik eman zioten txartelari esker. Pertsona hauek erosketa-txekeak beraiek nahi duten kideen dendetan gasta ahal izango dituzte.

|
| |
| |
IPUIN KONTAKETA |
| |
Aurreko larunbatean, azaroaren 18an, orain dela gutxi eraberritu duten Zerkausian, arratsaldeko 17:00-tan, 4 eta 8 urte bitarteko haurrek, Leo Lionni egilearen “Urdin Txikia Hori Txikia” izenburua duen ipuina entzun eta horren kontaketan parte hartu ahal izan zuten. Bien bitartean, aurpegia margotu zieten.
Elkarte honek baditu beste merkatal animazio ekintzak programatuta, 2006. urteko abenduko larunbat arratsalde batzuetan ospatuko direnak, hain zuzen ere. |
| |
| |
STOCK AZOKA |
 |
Egunak: 2006ko irailaren 23 eta 24-ean
Tokia: Tolosako Beotibar Frontoia.
Ordutegia: 10:00-tatik 21:00-ra.
Sarrera: doan
Azoka honetan lehen markako eta kalitateko artikuluak saldu ziren, bai denboraldi bukaerakoak edo aurreko denboraldikoak, “mauka” prezioan.
Esperientzia berri bat zen eskualde honetan, eta arreta handia sortu zuen. IGARONDO Elkarteak, aurten Tolosa herriaren 750. urteurrena ospatzen dela aprobetxatu nahi izan zuen azoka hau Tolosan antolatzeko.
Stand-etan moda, oinetako, osagarri, umeen arropa, barne arropa eta kiroletako sektoreko dendak zeuden.
FACTORING edo Stock Azoka honetan Tolosako bederatzi denda zeuden (MUGAR LENCERÍA, DESGASTE OINETAKOAK, ARALAR KIROLAK, ARRI OINETAKOAK, KANIKAK, A-ROPA, POTTOKO, PASABAN eta COLORS), Ordiziako lau (NESS, XIK, KIXMI eta TTIPI-TTAPA), eta Zarautzetik etorritako beste bi (ELENA/AGINAGA eta VULCANO).
Denek, ROXY, QUICKSILVER, KENZO, FLUXÁ, CALVIN KLEIN, REEF, CARHATT, DKNY, GIULIO, BOREAL eta NORT FACE bezalako marka ezaguneko artikuluak eskaini zituzten, benetan prezio txikitan.
Azoka honen helburuak hauek ziren:
- Parte hartzen zuten denden biltegiak hustu.
- Tolosako merkataritzari aurrera jarraitzen laguntzen dioten bezeroei artikulu hauek benetan prezio baxuan eskaini.
- Tolosaldeako nahiz beste eskualdeko bezeroak Tolosako merkataritzara erakarri.
Helburu hauek soberan bete ziren, ekitaldi hau oso arrakastatsua izan baitzen. |
| |
| |
PUBLIZITATEA |
 |
Aurten, apartadu honetan, berritasun bat egon da, IGARONDO Elkarteak San Joanetako arraunketan parte hartu duen batel bat babestuko baitu. Horrela, IGARONDOko merkatariek Tolosa suspertu egin nahi dutela eta gure herrian urteetan galduta egon den tradizio eder hau berreskuratzeko ekimena bultzatzen dutela erakutsi dute.

|
| |
MERKATARITZAKO PROFESIONALEI ZUZENDUTAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK
|
| |
RENOVA TOLOSA
IGARONDO Elkarteak, Tolosako MERKATARITZA FOROa osatzen duten beste entitateekin batera (ALDE ZAHARRA-DENDAK Elkartea, Tolosako Udala, Gipuzkoako Bazkundea, Tolosaldea Garatzen eta Merkataritzarako Aholkularitza Teknikorako Bulegoa), bi tailerrez osaturik dagoen formakuntza ikastaroa antolatu du, denda txikien modernizazio eta lehiakortasuna hobetzeko, establezimenduan bertan laguntza personalizatua barne egongo delarik, sektorea ondo ezagutzen duten adituak negozioko arlo desberdinak hobetu edo aidatzeko aholkuak emango dituztelarik, errentagarriagoa eta konpetitiboagoa egiteko:
1. Tailerra “Nola hobetu denda txiki baten errentagarritasuna”
Merkataritza txikiaren egoera gaur egun, bere lehiakortasuna hobetzeko gakoak, nola gauzatu denda bateko gestio ekonomikoa eta finantzarioa eta nola ezarri merchandising on bat denda txiki batean.
Datak: 2007ko irailaren 24, 25 eta 26ean.
Ordutegia: 13:30-tik 16:00-ra.
2. Tailerra “Nola jarri martxan merkataritza politika konpetitibo bat”.
Nola gauzatu merkataritza politika konpetitibo bat, denda txiki bati egokitua; nola egin sustapen egutegi egoki bat, merkataritza jarduera jakin bati lotuta.
Datak: 2007ko azaroaren 13, 14 eta 15ean.
Ordutegia: 13:30-tik 16:00-ra. |
|
| |
IKASTARO ETA IHARDUNALDIAK |
| |
- "Gabonetako Eskaparatismoa" ikastaroa. 2007ko azaroaren 5-etik 16-ra ospatuko da Tolosako Kultur Etxean, arratsaldeko 14:15-tatik 16:15-tara.
Igarondo-ko kide direnek, 2006. urtean, elkarteak beste erakundeen laguntzaz antolatu zituen ikastaro eta ihardunaldi askotara joateko aukera izan zuten:
- DENDARTEAN-ekin batera antolatutako ikastaroak: “Estresa sortzen duten egoerei aurre nola egin”, “Bezeroaren fideltasuna. Kexak eta erreklamazioak”, “Adimen Emozionala” eta “Ingelesa”.
- “Tolosaldeako merkataritzari buruzko ihardunaldia”, 2006-ko azaroaren 21ean ospatu zen, eta bertan, hilabete batzuk lehenago osatu zen Merkataritzako Foroan egin den Lan-Plangintza azaldu zen.
|
| |
ELKARLANA ADMINISTRAZIO DESBERDINEKIN |
| |
• Tolosako Udalarekin elkarlana lan-batzordetan.
• Bilerak Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin.
• Bilerak Gipuzkoako Bazkundearekin.
2006. urtean Tolosako Merkataritzako Foroa sortu eta garatu da, Gipuzkoako Bazkundea, Tolosako Udala, Tolosaldea Garatzen, Merkataritzarako Aholkularitza Teknikorako Bulegoa eta Alde Zaharra-Dendak elkartearekin batera, Tolosako merkataritzako sektorea bultzatzeko lana egiteko helburuarekin. |
| |
|
|
|